Fair Saturday jaialdia
Azaroak 28 | Gizartean eragiteko arte eta kulturarentzako eguna
Urtero, azaroaren azken larunbatean –hau da, Black Friday egunaren biharamunean– Fair Saturday ospatzen dugu, arteak eta kultura gizartearen erdigunean jartzeko egun bat.
Ziurtasunik gabeko garaietan, inoiz baino beharrezkoagoa da artisten eta erakunde kultural eta sozialen lana aitortzea eta haien egitekoa babestea, sortzen eta eragin onuragarria izaten jarraitu dezaten.
Gero eta hiri eta eskualde gehiago ari dira ofizialki Fair Saturday-rekin bat egiten, egun paregabea sortzen eta jendearen eta hirien artean zubiak eraikitzen.
Batuko al zara?
Eta 2020an?
Sarrerak saltzeko eta edukiera kontrolatzeko plataforma bat, kosturik gabe artistentzat eta kultura-antolatzaileentzat
«Kultura eta etorkizuna» eskola-debateko I. nazioarteko deialdia
Argazkigintzako lehiaketa artistikoa
«Mundu (berri) baten aldeko sinfonia» Dvořák. Euskalduna jauregia (Bilbo, Bizkaia)
Programa berezi bat, aurrez aurre nahiz online egindako ehunka ekitaldi biltzen dituena, Bilbon, Bizkaian, Eskozian, Lisboan, Leeuwardenen eta munduko beste hainbat hiritan.
«Gora bihotzak» kontzertua. Euskalduna jauregia (Bilbo-Bizkaia)