Fair Saturday Foundation
ProgramaciónGogokoak
Portada de Ametsen Oihartzunak: DJ ENNE
28 de Noviembre

Ametsen Oihartzunak: DJ ENNE

Ametsgoien

Acerca de este evento

House musikak hartuko du lekukoa Bilborocken, ENNEren eskutik. 20:00etan, «Ametsen Oihartzunak» egitasmoak aurrera jarraituko du, nahasketez eta baxuez gozatu eta dantzalekuan beste kantu bat entzuteko geratzen diren horientzako saioarekin. Fair Saturday jaialdiaren barruan, ENNEk bat egingo du Ametsgoien elkartearen aldeko hitzordu honekin. Elkarteak etxe segurua eta bidelaguntza eskaintzen dizkie adingabeak ardurapean dituzten emakume migratuei. Lagunartean musikaz gozatzeko eta gertuko harrera-proiektu bat babesteko aukera. Zuk jarri prezioa. Elkartu lagunekin eta zatoz Bilborockera dantzatzera!

Artistas

DJ ENNE

Organiza

Ir al evento

Partekatu ekitaldia