Fair Saturday Foundation
ProgramaciónGogokoak
Portada de Emakumeen arte zientifikoa: Emakume ilustratzaileak zientziaren historian
28 de Noviembre

Emakumeen arte zientifikoa: Emakume ilustratzaileak zientziaren historian

Zabaltzen-SARTU

Acerca de este evento

Ilustrazio zientifikoa funtsezko tresna izan da historian zehar ezagutza zientifikoa behatzeko, ulertzeko, dokumentatzeko eta transmititzeko. Hitzaldi honetan, Vega Asensiok irudien bidez artea eta zientzia nola elkartzen diren eta ezagutzaren sorreran eta zabalkundean zer eginkizun duten ezagutzera gonbidatzen gaitu. Ibilbide historiko baten bidez, diziplina eta garai desberdinetan zientziaren garapenean lagundu zuten emakume ilustratzaileak ezagutuko ditugu, askotan merezi zuten aitortzarik jaso ez zutenak. Lehen lekukotasun grafikoetatik Maria Sibylla Merian, Anna Atkins, Elizabeth Blackwell eta Mary Anning bezalako figuretaraino, beste askoren artean, haien ekarpenak eta utzitako ondarea ezagutuko ditugu. Emakumeek zientziaren historian izan duten talentua, sormena eta ekarpenak balioesteko aukera, eta haien izenak berreskuratzearen eta ondarea ikusaraztearen garrantziaz hausnartzekoa. Zatoz artea eta zientzia uztartzen dituzten emakumeen lana ezagutzera! Hitzaldiak Zabaltzen-SARTU eta gizarteratzearen zein laneratzearen alde egiten duen lana babestuko ditu.

Artistas

Vega Asensio Herrero

Organiza

Hontza Museoa Fundazioa

Colabora

Hontza Museoa Fundazioa
Durangoko Udala
Ir al evento

Partekatu ekitaldia