Barré stretching: Mundu hobeago baten alde dantzatu
Acerca de este evento
Egin etenalditxo bat eta hartu mugitzeko eta luzaketak egiteko tartea. Ana Lara Dantza Eskolako barré stretching klaseak malgutasuna eta mugikortasuna lantzea proposatzen du, luzaketen eta mugimendu kontrolatuen bidez.
Saioak amaiera emango dio «Mundu hobeago baten alde dantzatu» ekimenaren goizari, Fair Saturday jaialdiaren barruan. Bildutako diru guztia Sunu Buga Buga elkartearentzat izango da, Gambiako komunitateen hezkuntza- eta gizarte-garapena laguntzeko.
Hitzordua azaroaren 28an, larunbata, 12:00etatik 12:45era izango da, Getxoko Ana Lara Dantza Eskolan. Gutxieneko ekarpena 8 € da klase bakoitzeko. Deitu 605 713 616 telefonora zure tokia erreserbatzeko. Ekarpena Bizum bidez ere egin dezakezu, 04136 kodearekin.
Zuretzako tartea eta besteentzako laguntza!
Artistas
Organiza
Estudio de Danza Ana Lara Dantza Eskola
