Konexioa. Helduentzako biodantza-saioa.
Acerca de este evento
Biodantza giza garapenerako eta integrazio afektiborako sistema bat da, hiru mailatan: norberarekin, besteekin eta osotasunarekin. Musikak, mugimenduak eta taldeko topaketak sortutako bizipenetan oinarritzen da.
Antsietatea arintzen, erlaxatzen eta ongizatea eta bizitzeko poza pizten laguntzen du, nortasuna eta esentzia indartuz eta barne-oreka sustatuz, bizitzarekiko errespetutik komunikazioa garatzen dugun bitartean.
Oraingoan, afektibitatetik lotura asertiboak sortzeko, sendotzeko eta elkarrekin konektatzeko saioa izango da.
Ez da dantzan jakin behar, eta ez da koreografiak ikasteko saioa: norberak sentitzen duenetik askatasunez adieraztea da helburua.
Arropa erosoa, galtzerdi irristagaitzak eta gozatzeko gogoa besterik ez dituzu behar.
Bi ordu iraungo du, 11:00etatik 13:00etara.
Sarrera: 5 €.
Zatoz, mugitu eta gozatu!
Saioa Adur – espacio de expresión erakundearen alde izango da.
Artistas
Marinieves Parra Valiente
Organiza
Individual
