Etxekalte
Acerca de este evento
Ahots urratuak, gitarra melodikoak eta erritmo gogorrak: Etxekalte Bilboko Euskal Museora dator, Fair Saturday jaialdiaren barruan. Bermeoko taldeak 90eko hamarkadako eta 2000ko lehen urteetako grunge, post-hardcore eta rock alternatiboaren eraginak uztartzen ditu, indarra eta melodia elkarrekin josteko. Haien musikan murgiltzeko eta zuzenekoaz gozatzeko aukera paregabea, Bilboko Alde Zaharrean.
19:30etan dugu hitzordua, Munduko Begiak · Ojos del mundo erakundearen alde. Munduko lurralde zaurgarrienetako batzuetan prebenitu edo sendatu daitekeen itsutasunari aurre egiteko lan egiten du erakundeak.
Zuk jarri prezioa. Zatoz musikaz gozatzera eta egin bat elkartasunarekin!
Artistas
Organiza
Etxekalte
