Feltroa eta nuno-feltinga
Acerca de este evento
Azaroa: Erakustaldien Hilabetea ekimena ospatuko da La Encartada Fabrika-Museoan, Bisita berezi hauetan, fabrikaren historiaren parte izan diren makina batzuk lanean ikusi eta haien funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Oraingoan, Linda Prema artisau eta diseinatzailearen eskutik, artisau feltroaren eta nuno-feltingaren tekniketan murgilduko gara. La Encartadan ekoitzitako ehun guztiek pilatze-prozesua jasaten zuten, zuntzak trinkotu eta ehuna sendoago bihurtzen zituena. Erakustaldi honen bidez, feltrogintzaren jatorri zaharreko teknikak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu nola mantentzen diren bizirik gaur egun ere artisautzaren, diseinuaren eta sormenaren bidez.
Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Plaza mugatuak dira.
Erreserbak: 946 800 778 · laencartada@bizkaia.eus
Jarduera AVPIOP-IOHLEE elkartearen alde izango da. Sarrerak: 3,50 €; doan 16 urtetik beherakoentzat.
Artistas
Linda Prema artisau eta diseinatzailea / La artesana y diseñadora Linda Prema
Organiza
La Encartada Fabrika - Museoa
Colabora
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
