III. Bilbotxeros Band: hELAraziz auzoetara
Acerca de este evento
Azaroaren 28an, larunbata, Bilboko bi solairuko autobus turistikoa (Bilbao City View) agertoki ibiltari bihurtuko da. Bilbotxeros Bandek, bere bandarekin eta 30 ahots ingururekin, 60ko hamarkadatik 90ekora arteko pop-rock arrakasta handiak interpretatuko ditu, adin guztietako publikoarentzat eta alboko esklerosi amiotrofikoari (ELA) buruzko kontzientzia pizteko.
Egun osoan egingo diren sei geldialdiek, Errekaldetik Bilboko Guggenheim Museoraino, zuzeneko musikarako eta hausnarketa kolektiborako topaguneak sortuko dituzte.
Goizeko ordutegia:
• 12:00–12:30 Errekalde: zubiaren azpian, Gordóniz kaleko 54. zenbakiko geltokian.
• 13:00–13:30 Castaños: Funikular plazako autobus-geltokian.
• 14:00–14:30 Levante plaza: plaza ondoko autobus-geltokian.
Arratsaldeko ordutegia:
• 18:00–18:30 Bilboko Guggenheim Museoa: Mazarredo kaleko Bilbao City View geltokian.
• 19:00–19:30 Doña Casilda parkea: Conde de Arteche zumarkaleko eremuan, izozki-dendaren ondoan.
• 20:00–20:30 Areatza: San Nikolas elizaren inguruko autobus-geltokian.
Geldialdietan, bandak autobusaren goiko aldean joko du, eta Adela Bizkaia kalean egongo da ELAri eta elkartearen lanari buruzko informazioa emateko eta kontzientzia pizteko.
Bilbotxeros Band: hELAraziz auzoetara ekimena Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren, Bilbotxeros Banden, Adela Bizkaiaren eta Fair Saturday Fundazioaren lankidetzatik sortu da. Pertsona guztiak gonbidatzen ditu elkartzera, musika onaz gozatzera eta ELAren aurkako borrokan parte aktiboa izatera.
Zatoz, abestu eta gozatu Bilbotxerosekin!
Artistas
Bilbotxeros Band

