Fair Saturday Foundation
ProgramaciónGogokoak
Portada de Antzezlana: Lanzamiento
28 de Noviembre

Antzezlana: Lanzamiento

Asociación Kaleidoskopio

Acerca de este evento

Izarte Compañíaren proposamen berria da Lanzamiento, gaur egungo arazo nagusietako bati, etxebizitzari, heltzen dion antzerki dokumentaleko obra. Ezkerrekoa ala eskuinekoa zara? Errentatzailea ala maizterra? Okupa ala berrogeita hamar etxebizitzaren jabea? Berdin dio: obrak mota guztietako ikusleak interpelatzen ditu, hausnartzera gonbidatzeko. Antzerki-hizkuntza garaikidearen eta partitura plastikoen bidez, muntaketak higiezinen gaia gainditu eta egungo gizartearen erretratu zuzena eskaintzen du. Funtsezko galdera bat egiten dio ikusleari: egoera hau benetan aldatu nahi badugu, nondik hasi behar dugu? Sorkuntza kolektiboko prozesu batetik sortu da istorioa: konpainiako kideek gizarte- eta lanbide-esparru desberdinetako pertsonei egindako benetako elkarrizketetan oinarrituta osatu dute gidoia. Algis Arlauskasen zuzendaritzapean, Haizea Suarezen, Egoitz Lucenaren, Mónica Rojoren, Hodei Uriarteren eta Ainhize Carreteroren interpretazioek bizia emango diote oholtzan. Zatoz antzerkiaz gozatzera eta hausnartzera! Sarrerak: 5 €, Bilborockeko leihatilan. Jarduera Kaleidoskopio elkartearen alde izango da.

Artistas

Egoitz Lucena
Mónica Rojo
Haizea Suarez
Hodei Uriarte
Ainize Carretero

Organiza

Ánima

Colabora

Algis Arlauskas
Susan Burnett
Ir al evento

Partekatu ekitaldia